XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergaitik ez? Mezetarako ardo klase ori erabilli ezkero, ez luteke apaizak kaliza prestatzen lanik izango.

- Zer dala ta ori? - Lendik ura naastua dakarrelako.

Esaten dutenez, itxas-ontziko Kapitan`ak eta Pilotuak, Ea`n.

Maiordomuak Elantxobe`n.

Auetako batzuk gertatu ziran bein Ameriketako Baltimore kaian.

Praktiku eske egon ziran eta au agertu zanean, Ea`ko kapitanak ingles motrolloz ongi etorria eman zion.

Praktikuak makinistari aginduak emanaz, geldi-geldi sartu zuten ontzia Baltimore`ko kai barrura.

Praktikuak ontzitik alde egiterakoan, kapitanak maiordomori deitu ta esan zion: - I. Or bazterren baten, aguardiente katalana eukikok, ez?.

- Ezteak erreteko benetakua euki be!.

- Markako koñak botilla baten sartu ta eman oni, lantzoi onek naiku izango dau ta.

Kapitanak nola agindu, maiordomuak ala egin.

Praktikuak ez zuan itzik egin.

Irriparrez botilla jaso, eskerrak eman eta kapitana ta maiordomua bazkaltzera gonbidatu zitun.

Itxastarrak, bai pozik ori entzun ondoren.